XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) bat-batean eta ikatza baino beltzagoak ziren hodeitzarretatik tximisten tankerako mihi pozointsuak jalgi ziren, trumoien dunbotsez orroeka.

Ikaragarria zen.

Lokamutsik beldurgarrienak ez nau inoiz ikuskari hark bezainbeste izutu.

- Eta zer egin zenuen orduan? galdetu zuen jakinnahitsu Hannik.

- Alde egiteko asmoz itzuli nintzen eta ahalbait arinen eragin nituen hegoak, baina ezustean Mendekuaren Izpirituak bere asmo donge guztiak jaurtiki zituen nire atzetik eta gaiztakeriaren atzaparrek jesus batez harrapatu ninduten.

- Nor zara izpirituak zirikatzen zabiltzan ausart hori? galdetu zidan Izpiritu Gaiztoak.

- Herensuge bat naiz, ez dut kalte egiteko asmorik izan, nahigabe erre dut zure ilea.

Hegaz egin besterik ez dut nahi erantzun nion nik.

- Laket zaizu hegaz egitea, ezta?

Ederki, hemendik aurrera hegaz ibiliko zara zeure bizitza guztian, baina beste baten eskuek meneratua esan zuen Izpiritu Gaiztoak.

- Eta bere mendekua botaz kometa bihurtu ninduen.

Gero, emakume batek aurkitu ninduen eta dendari bati saldu.